XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez ziren, noski, hizkuntzaren mistikagatik ari; garai hartan gutik zuen horrelako mistikarik (inork baldin bazuen).

Hizkuntza mintzabide bat da, tresna bat, nahi ditugun pentsamendu eta ideiak agertzeko, eta tresna hortaz baliatzen ziren kristau erlijioaren egiak irakasteko.

Eta inoiz, apaizak beren egin bide hori betetzen zabar xamarrak zirenean, apezpikuak (nahiz eta erdaldunak izan) zetozen bultza egitera, eginbidea gogo araztera (Ikus J. de Urquijo, Las Sinodales de Calaorra, Riev XIV, 335).

Era hortara, eta Kontzilio haren bultzadari eskerrak, dugu euskal literatura zaharra, ia oso-osorik Elizaren obra dena.

Badakigu gaur nolako ahapaldiak entzuten diren zenbait aldiz: Intolerantzia, Persekuzioa, Kontrarreforma....

Baina, faborez, kondairaren lehenbiziko erregela ez dezagun ahantz: joan mendeetako gauzak eta gertaerak orduko kontestuan juzgatu behar dira, orduko pentsakera, ideia eta mentalidadearen kontestuan, eta ez gure oraingo betaurrekoez.

Behinolako egitadeak oraingo ideien argitan ikustea ez da ez zuzen eta ez bidezko.

Ezertxo ere ez ulertzeko bidean jarriko ginake, gainera.

Garai hartan, bada, denek zedukaten pentsakera berbera pundu hauetan: katolikoek, protestanteek, eta hitz batez, gizon orok.